XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Zenbat balio dute 5 txikle eta 8 gozokik, bakoitzak 5 pta. balio baditu?

2. Zenbat hamabiko (dozena) dago 36 arraultzatan?

3. Zenbat gozoki dago 6 gozokiko 99 fardeletan?

4. Zenbat egun dira 21 aste?

5. Karlosen aita 1951.ean jaio zen. Zenbat urte izango ditu 2001.ean?

6. Nire idazmahaiak 6 dm luze ditu. Zenbat zentimetro dira?

7. 120 orrialdeko liburu bat irakurri behar dut eta egunean 8 irakurtzen ditut.

Zenbat faltatuko zait astebete barru?

8. Zenbat balio dute bi dozena arkatzek, dozenak 220 pta. balio baditu?

9. Karterak balio izan didanaren herena 800 pta. dira.

Zenbat balio izan dit karterak?

10. Zenbat segundu dira minutuaren 3/4 gehi 20 segundu?

11. Errektangelu baten altuera 4 cm-ko oinarriaren 3/4 dira.

Zein da azalera?

12. Monopatin batek 6000 pta. balio ditu. Zenbat ordaindu beharko dut % 10eko deskontua egiten badidate?

13. Zein da 1 m-ko erradioa duen zirkulu baten azalera?

14. Orduerdiero 5 ariketa egiten baditut, zenbat egingo dut 3 ordutan?

15. Kilo-laurden bat udarek 40 pta. balio baditu, zenbat balio izango du 1 kg-k?

16. Kotxe-fabrika batek egindako 1200 kotxeen erdiaren herena esportatzen du atzerrira.

Zenbat kotxe esportatzen du?

17. Katilu batek 4 dl-ko edukiera badu, zenbat litro sartzen dira 10 katilutan?

18. Langile batek 124343 pta. irabazten ditu, ken 43 jaiegun bakoitzeko.

Zenbat irabaziko du 101 jaiegun baditu?

19. 5 pta.rekin txikle bat eros dezakezu.

Zenbat eros dezakegu 105 pta.rekin?

20. Autobus batean 126 pertsonak bidaiatzen dute.

Geltoki batean 30 jaitsi eta 46 igotzen dira.

Zenbat pertsona geratzen dira geltokiaren ondoren?

21. Diska batek minutuko 33 bira ematen baditu bere ardatzaren inguruan, zenbat bira egingo du ordu batean?

22. Espaziuntzi batek 55 km/h-ko abiaduran jar daiteke.

Zenbat edukiko du ibilia 11 ordutan?

23. Horma bat 54 adreiluk eratzen badute, zenbat adreilu egongo dira adreilu-kopuru bera duten 56 hormatan?

24. Ba al da 157 3ren anizkoitza?

25. 540 folio baditut, 20 folioko zenbat fardel egin dezaket?

26. Zein da 20 eta 40ren z.k.h.?

27. Zenbat zentimetro karratu sartzen dira 9 m2ren 2/3etan?

28. Urrats bakoitzeko 50 cm-tan aurreratzen banaiz, zenbat urrats eman beharko dut kilometro 1ean?